XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

INTXAURRA NORENTZAT
Nire baserri aurrean intxaur aundi bat dago.

Etxe gaiñetik gora doa bere adaburua, eta intxaur-alez beteak ditu adar guztiak.

Mutil kozkor bi asi ziran jolasean aren kerizpean, eguzkiaren igesi, eta intxaur-ale bat aurkitu eben.

- Neurea dok (da) iñoan Patxi'k neuk ikusi joat (dot) lenengo-ta.

- Ez erantzun Txomin'ek.

Neuk arrapau joat (dot), eta neurea izan bear jok (da).

Eta eztabaida gogor bat sortu zan euren artean....

Berbaz, lenengo; zarataka, geroago; eta ukabilka, azkenez.

Onetan, ba-dator beste mutil aundiago bat, eta tartean sarturik, esan eutsen:
- Geldi, mutillak! Neuk erabagiko dautzuet gauz ori.

Artu intxaur ori, erdibitu, ta esan eutsen:
- Azal erdi au, lenengo intxaurra ikusi dauanarentzat; eta beste erdia, lenengo arrapau dauanarentzat.

Eta mami guztia neuretzat, gauzea erabagi dautzuedalako.

Auxe jazotzen jaku askotan, bakeak bien artean egin bearrean, irugarren baten billa joaten garalako gure auzietan.

EGIA TA FEDEA
Aetzak, auzoan batzen ziranean, ez ziran, bein be, bat etortzen.

Egun batez, euren arteko bat Iruña'ra joan eta an jakitun bati burubidea eskatzea erabagi eben.

Iriarte'ko Joanes autatu eben orretarako.

Joan zan, ba, eta Iruña'ko sarreran, estudiante bat aurkitu eban.

- Zer darabizu emetik? itandu eutson.

- Aezkoa ibartarrak zerbait gura genduke ondo gobernatzeko.

- Zatoz neugaz, eta neuk emongo dautsudaz Egia ta Fedea.

Oneikaz errez alkar bat egingo dozue.

Ostatura eroan eban Joanes, eta an lapiko bitan, zeozer ekarri eutson, narruz estalita.

- Ona, Joanes, onegaz egin bear dana: ez zabaldu bidean lapikook, gauza bizia daroe-ta.

Zuen batzarretan buru diran iruk, bakoitzak atzamar biña sartu dagiela lapiko bien barruan, baiña lapikoak guztiz agertu barik, eta barrukoa agoratuz.